Urte guzti hauetan zehar irudian sinesten dugula frogatu dugu eta belaunaldi hartako memoria eraikitzeko daukan ahalmena. Horregaitik beti egon gara sektore honekin lan egiteko prest. Beti ere gure ahalmenen barruan, izan ere enpresa bat ez garelako, baizik eta irabazteko asmorik gabeko elkarte bat. Hori dela eta dokumantalak edo filme laburretan lan egitea gustoko dugu.
1936-1937 bitartean gudari, miliziano, reketeak, nazionalak… pertsonaiak eraiki ditzakegu.
1939-1945 bitartean, Kanpotar Legioa, mendiko soldaduak, makiak eta Askatasunerako Gudarostea (Frantzia). Army eta Army Air Corps (EEUU). Miliziak eta gudaroste erregularra (URSS). Paratxutistak eta SAS (Erreinu Batua). Kostako artileria eta Heer (Alemania). Soldadu iparafrikarrak (Italia).
Garai honetako jantzi eta militar historian espezialitatedunak gara. Atrezo eta hornitutako birsortzaileaz aparte, ekoizpanari sinisgarritasun gehiago eman diezaiokeen aholkuak eman ditzakegu. Eszenografia konposizioan, mihise bat margosten duen mainarekin bezala lan egiten dugu.
Gure lema zorroztasuna eta adiskidetasuna eta gure konpromisoa seriotasuna da; Irudikatuko den paperaren arabera hamar pertsona inguruko talde bat osatzen dugu. Gure helburua ez da ekitaldi publikoetan agertzea baizik eta irudikatuko diren pertsonaiei, Sancho de Beurko Elkartearen ikerketei sinisgarritasunez dohatzea. Hori dela eta, momento honetan berregite taldea berriztatzen ari gara kide gazteekin, beti ere garai hastako gizon eta emakumeei errespetu osoz irudikatuko ditugularik.
Interesatuentzat kontaktua sanchobeurko@gmail.com