Nortzuk gara
					(2006-2014) Ikus-entzunezkoarekin gure kolaborazioaren hasierak, Gerra Zibila
					Garai honetan gure Berregite Historikoko taldea aitzindaria izan zen irudikapenean Euskadin, baina baita Estatuko Iparralde osoan.2006-an jaio zen, Dygital Audiovisuales-eko produktorea zen Jabier Gutierrez-ek (zeinek, Sancho de Beurko Elkarteak 1998-tik aurrera Gerra Zibilari buruzko ikerkata lanak, artikuluak eta argitaratutako liburuen  berri izan zuen) EITB-rako dokumental bat egiteko proposamena azaldu zigunean. Euskal  zineman, ”Lauaxeta” Esteban Urkiaga-ri eskainitako filme luzea  (“A los cuatro vientos”, José Antonio Zorrilla, 1987) eta “Vacas”-eko eszenaren bat (Julio Medem, 1992) izan ezik, ez zen 1936/1937 garaiko borroka eszenarik agertu. Ezaugarri hauetarako produktu bat egiteko, britaniar eszenografian oinarritu behar genuela proposatu genion Javier-i. Sinesgarri gertatzen bazen, saiatu ginatekela erantzun zigun.
Hori izan zen ikus-entzute sektorean izan ditugun kolaborazio ugarietan parte hartzera eraman gaituen hasiera puntua. Hurrengo hauek nabarmendu nahi ditugu:
    
    - Diario de un gudari  (dokumentala, Digytal Audiovisuales-ek EITB-rentzako, 2006, aholkularitza eta eszenografia).
-  Durango, el bombardeo  silenciado (dokumentala, Digytal Audiovisuales-ek  EITB-rentzako, 2007, eszenografia).
- La batalla de  Villarreal (dokumentala, Digytal Audiovisuales-ek EITB-rentzako, 2009, aholkularitza historikoa, gidoia eta eszenografia).
- El último día del  Cinturón de Hierro (filme laburra, Incromedia/Asociación Sancho de Beurko, 2010, aholkularitza historikoa, gidoia eta eszenografia).
-  Ecos de la memoria  (dokumentala, People Producciones, 2011, eszenografia).
- Patria (filme luzea, Televisión Central Rusa, 2011, eszenografia).
-  Con el Cuerpo  Disciplinario en Ubidea (filme laburra, Incromedia/Asociación Sancho de Beurko, 2011, aholkularitza historikoa, gidoia eta eszenografia).
- Lluvia de plomo  (filme laburra, Incromedia/Asociación Sancho de Beurko, 2012, aholkularitza historikoa eta eszenografia).
-  Goazen gudari Danok  (dokumentala, Baleuko EITB-rentzako, 2014, aholkularitza historikoa).
-  Concierto Económico  Vasco (dokumentala, New Digital Media EITB-rentzako, 2018, eszenografia).
-  Mirlo Blanco - Shinova (bideoklipa, Warner Official Music Video, 2018, eszenografia).
-  Marines Iwo Jima-an (teaser, Bigarren Mundu Gerran euskal marinesi buruzko dokumentala, 2018, eszenografia).