Zer egiten dugu

(2014-2018) Eszenografia konposizioan oinarritutako proiektua, “Fighting Basques Project” proiektuan;
2013-tik aurrera Elkartearen jarduerak Bigarren Mundu Gerra-rantz norabidetu ziren. Gure proiekturik amestuenetariko bategaitik hasi ginen, Pointe Grave-ko 70. urteurrena zelarik, Gernika Gudalorua. Gure lehen bidaian Medoc-eko askatasunerako eman ziren borrokaldiak gertatu ziren tokiak bilatzera izan zen. 2014 eta 2015 urteetan eman ziren ospakizunetan bertan egon ginen, azken honetan, Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritza eta Akitania Eskualdeko Aholku Batzordearen ordezkariekin batera. “Fighting Basques” proiektuak, urte hauetan zehar, agertoki hauetan euskal prezentzia escenifikatzeko beharrezko heldutasuna eman digu. Momentu honetan 1936-1945 arteko eszenografia ezberdinak (frantziarra, errusiarra, amerikarra, alemaniarra, ingelesa) egiteko kapaza den Berregite Historikoko talde bakarra gara. Aldi honetan zehar, eduki historiko haundia daukaten argazki lanak egin dira Jesus Valbuena argazkilariarekin. Argazki lan hauek gure ikerketeta, memorian eta familien historietan sostengatzen dira. Azken aktibitate honek, EITB-rako New Digital Media-ren “Todos los apellidos vascos” programan parte hartzera eraman gaitu. Laister Desperta Ferro argitaletxe arrakastatsuak Bigarren Mundu Gerran ibilitako euskaldunei buruzko liburu bat argitaratuko du.
  • Erabat hornitutako birsortzaileak

  • Mota guztietako garaiko atrezo-a

  • Aholkularitza historikoa